Honezkero jakingo dozuen moduan, datorren Larunbatean Korrikaren 21garren edizioa gure herritik pasatuko da. Aurten BERRIZ K.E-ak, Korrikarekin bat egingo du eta gure elkarteko bi jokalarik lekukoa eramango dute.
Gure txanda Uribe auzoan dagoen 80-ko seinalean hasiko da, eta bertara hurbildu eta denok batera euskararen alde korrika egiteko gonbidapena luzatzen dizuegu. Baita ere, herrian ospatuko diren ekitaldietan parte hartzera animatzen zaituztegu.